Algortako Telletxe plazako jolasleku estalia bihar zabalduko dute, eremua zaharberritzeko lanak amaitu eta gero. Obrak joan den urteko erdialdean hasi zituzten. Guztira 4.400 metro koadro inguruko azalera egokitu dute eta lan horien kostua 1.362.300 eurokoa izan da. Horien bitartez, plazaren eta bere inguruaren zoladura aldatu dute, berria ipiniz; argiztapena hobetu dute, argi-puntu gehiago jarriz; eta lurpeko edukiontziak egokitu dituzte Zabala eta Torrene kaleetan. Horri esker, auzokideak erosoago ibili ahal izango dira aipatu guneetan, udal iturriek aipatu dutenez. Plazako berdegune batzuk eta zuhaitzak mantendu egin dituzte eta, horrekin batera, hiri-altzari berriak jarri dituzte. Argazkian, joan den apirilaren 28an jolastokia estaltzen duten egituretako bat kolorez aldatu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!