Haurrentzako jaia antolatu du biharko Urdulizko EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 00:43
Asteazken honetan, maiatzak 18, hauteskunde ekitaldia egingo du Urdulizko Ezker Batuak. "Zure seme-alabak aintzat hartzen ditugulako" lelopean, haurrentzako jaia antolatu dute federalistek, Antsonekoa plazan. Horrenbestez, 17:30etik aurrera, askaria eta tailerrak izango dira. 18:15etik aurrera, berriz, pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Amaitzeko, 19:15ean, txokolatada izango dute txikiek. Urdulizko EBk plazaratutako proposamenen artean, gutxienez, udalerriko parkeetako bat estali nahi dute, umeek urte osoan jolasteko aukera izan dezaten. Beraien ustez, Antsonekoa litzateke egokiena. Horretaz gain, jai batzorde herrikoia osatu gura dute. Argazkian, Javier Modrego da Urdulizko EBren zerrendaburua / © Urdulizko EB.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun