Bilduk hainbat hitzordu ditu datozen egunotan Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 01:07

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan, hainbat hitzordu jarri ditu hurrengo egunetarako Uribe Kosta eta Erandion Bildu koalizioak. Besteak beste, bihar, tokiko hautagaiei egingo diete elkarrizketa Gorliz Irratia Uribe FM-n, goizeko 11:40an hasita. Lemoizen, berriz, etxez etxeko banaketa egingo dute hurrengo bi egunetan, 18:30etik aurrera. Asteazkenean, Andraka, Berreaga, Orabille eta Urizarren; eta ostegunean, Armintzan. Sopelako Bilduri dagokionez, etzi, hilaren 19an, egingo dute ekitaldi nagusia. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dute, Udaletxe plazan. Azkenik, Erandion, hauteskunde bukaerako mitina egingo dute ostiralean, 20:00etatik aurrera, Jado kalean. Argazkian, larunbatean Astrabuduko Josu Murueta plazan egin zuten ekitaldi politikoa / cc-by-sa Bildu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun