Udan jarduera ugari izango dituzte Getxo udalerriko neska-mutilek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 18:21

Getxoko Udalak 2.156 toki eskainiko die aurten 5 eta 14 urte bitarteko umeei, udan egingo diren hainbat jardueretarako (pdf). Ekimen horren bidez, "seme-alabak dituzten getxoztarrei lan bizitza eta familia batera eramaten lagundu nahi diegu", adierazi dute antolatzaileek. Udal iturrien arabera, 5 eta 12 urte bitarteko 5.000 bat haur daude udalerrian. Adin horretako neska-mutilentzako hainbat eskaintza dago udalerrian: udaleku irekiak, Getxo Kirolak erakundearen kirol ikastaroak, ikasketak eta kirola batzen dituzten jarduerak, eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolako topaketa musikalak. Gainera, duela urte batzuez geroztik, Bizarra Lepoan euskara elkarteak 330 toki eskaintzen ditu Bapiruke izeneko euskarazko udalekuetan. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun