Surfean euskaraz ikasteko aukera izango dute Sopelako eskola-umeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 18:27
Beste urte batez, Sopelako Peña Txuri taldeak eta Aitxu! euskara elkarteak "Surfa euskaraz gozatu!" egitasmoa martxan jarri dute, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Aurtengo edizioan, Iberre ikastetxeko, Zipiriñe eskolako eta Ander Deuna ikastolako 120 neska-mutilek izena eman dute. Eskoletan, surf eta bodyboard egiteko oinarrizko arauak ikasiko dituzte, euskaraz. Hiru urte daramatzate surfa eta euskara lotzen dituen aipatu ekimena egiten eta oso indartuta dago jada. Aurten, udan ez ezik, udaberrian ere tarte bat eskainiko diote ekimenari. Argazkian, pare bat neska surfean ikasten / © Aitxu! euskara taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun