Zabaldu berri dituzten hiru igogailuek FEKOOR Minusbaliotasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Koordinadoraren oniritzia daukate, udal iturriek diotenez. Gainera, inguruko auzokideen, seme-alaba txikiak dituzten familien eta, bereziki, mugitzeko arazoak dituztenen zerbitzura dago. Igogailuek 28 metroko altuera gainditzen dute, 10 solairu dituen etxe baten parekoa. Lehenengoak, Arene eta Euskal Herria kaleak lotzen dituenak, 12,5 metroko altuera gainditzen du; bigarrenak, Euskal Herria eta J.B. Uribarri kaleak lotzen dituenak, 9 metro; eta hirugarrenak, J.B. Uribarri eta Alango kaleak lotzen dituenak, 7 metro. Igogailuak panoramikoak dira, hormigoi zuriko akabera aurrefabrikatuekin eta led bidezko argiztapen dinamikoarekin. Azken horiek, kolorez aldatzen dira gauez. Horretaz gain, urrutiko kontrola eta Udaltzaingoarekin lotuta dauden bideo-zaintza sistemak ditu. Igogailuak goizeko 7etatik gaueko 11etara egongo dira erabilgarri egunero. Aldi berean, horien ondoan, oinezkoentzako hiru eskailera jarri dituzte.
Algortako beheko eta goiko aldea lotzen dituzten hiru igogailuen bideoa (© Getxoko Udala):