Leioako Merkatarien Elkarteak Auzonet izeneko proiektuarekin bat egin du. Horrela, dendan ez ezik, erosketak Internet bidez egiteko aukera izango dute bezeroek,
www.auzonet.net webgunearen bitartez. Tresna hori beste udalerri batzuetan martxan dago jada; Santurtzin, esate baterako. Hala ere, "Leioa proiektu horren aitzindarietako bat izan da", udal arduradunen arabera. Momentuz, tokiko dozena bat saltoki parte hartzen ari dira egitasmoan, baina hurrengo egunetan establezimendu berrietara zabaltzeko asmoa dutela jakinarazi dute tokiko agintariek. Ireki berri den gune birtual horretan, erosleek abantaila berriak izango dituzte. "Izan ere, etxetik bertatik, betiko denden konfiantza eta kalitatea galdu barik erosketak egin ahal izango dituzte", aipatu dute Udalekoek. Gainera, dendarientzat ere aurrerapauso garrantzitsua da plataforma hori, erosle mota berriengana heltzeko aukera ematen dielako. Argazkia: © Leioa.net.