Elkarteei dagokionez, honako hauek jaso dituzte diru-laguntzak: Punta Galea Txirrindulari Elkartea (66.000 euro jasoko ditu, diru-laguntzarik handieta); Getxo Rugby Taldea; Arenas Futbol Club; Getxo Saskibaloi Taldea; Getxoko Euskal Pilota Taldea; Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldea; Getxoko Arriluze Arraun Kirol Taldea; Romo Eskubaloi Taldea; Getxo Atletismo Taldea; Jose Luis Ugarte Bela Eskola; Raspas Arraun Taldea; Fadura Igeriketa-Waterpolo; Bizkerre FT; Tenis Fadura Taldea; Getxo Surf Taldea; Padel Aixerrota CD; Itxartu Kirolak; Artaromo Areto Futbola; Getxo Kayaka; Getxo Herri Kirol Taldea; RC Jolaseta; Emakumezkoen Gimnasia Taldea; Adrebol; Arraultzaldeon FT Orza-Abra Getxo Kirol Portuko Armadore eta Patroi Elkartea; Club Litoral Sub Pesca elkartea; Getxo Xake Taldea; Uribe-Kosta Desgaituen Kirol Taldea; Padel Gobela; Itxas Gane Mendi Taldea; Playas de Getxo Elkartea; eta Las Arenas Txirrindulari Taldea.
Gainera, Getxoko Udalak beste 16.200 euro emango dizkie 8 eta 12 urte bitarteko haurren entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzen duten hamabi kirol-talde eta elkarteei: Getxo KT; San Nikolas Ikastola; Getxo Saskibaloi Taldea; Bizkeneskak Taldea; Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldea; Romo Eskubaloi Taldea; Igeriketa-Waterpolo Fadura; Getxo Arriluze Arraun Taldea; Getxoko Euskal Pilota Taldea; Getxo Kayaka; Emakumezkoen Fadura Gimnasia Taldea; eta Punta Galea Txirrindulari Elkartea.
Getxo Markako taldeak
Azkenik, hogei bat taldek Getxo "kirol marka" egitasmora sartzeko eskaera egin eta lankidetza hitzarmena sinatu dute. Gauzak horrela, talde horien artean 106.160 euro banatuko dituzte. Honakoak dira: Getxo Markako Futbola; Getxo Saskibaloi Taldea; Bizkerre / Bizkineskak Taldea; Getxo Rugby Taldea; Igeriketa-Waterpolo Fadura; Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldea; Getxo Arraun Elkartea; Romo Eskubaloi Taldea; Getxoko Pilota Eskola; Arenas-Romo Futbol Marka; Getxo Atletismo Taldea; Fadura Tenis Taldea; Getxo Triatloi Taldea; Getxo Surf Taldea; Punta Galea Txirrindulari Elkartea; Getxo Piraguismo Taldea; Gobela Padel Taldea; Padel Aixerrota Kirol Elkartea; Getxo Hockey Taldea; eta Playas de Getxo.
Getxo "kirol marka" bereganatzeko elkarteek honako irizpideak bete behar dituzte: beraien jarduerak, arlo guztietan, Getxoko herritarren jomugan izatea; beren kirol diziplinan udalerriko bakarra izan edo modalitate bera lantzen duten gainontzeko taldeen gainetik argi egotea, Getxoko ordezkari bakarra izatea ahalbidetuz; emakumezkoen kirola sustatzeko gogotik lan egitea; eta Eskola Kirola programan ere gogotsu jardutea.