Gizon bat atxilotu dute Leioan bikotekidea jo duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 19:20

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Leioan, bere bikotekidea jipoitu zuelakoan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Poliziek aipatu udalerriko etxebizitza batean liskar baten berri izan eta, tokira bertaratu zirenean, emakumezkoak aurpegian hainbat urradura zituela ziurtatu zuten. Polizia iturriek adierazi dutenez, ukabilkada bat sabelean jaso eta konortea galdu zuela azaldu zien emakumeak. Bien deklarazioak entzun ostean, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, emakumeenganako bortxakeriaren aurkako elkarretaratze bat Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun