Pasa den martxoan, Getxoko Udalak "Getxo, herri partaidetzan erreferentea" lelopeko orria banatu zuen, etxez-etxe, udalerriko postontzietan. EAJren Udal Gobernuak auzokideen parte-hartzea sustatzeko egin ei duen zenbait ekimen zerrendatzen zuen eta
Imanol Landa alkate jeltzaleak egindako lanaz harro azaltzen zen. Orriaren buruan hainbat herritar agertzen ziren, poztasun plantak egiten. Irakurle batek jakinarazi eta UKBERRI.NETek egiaztatu duenez, Getxo udalerriko auzokide parte hartzaile horiek ez dira auzotarrak ezta getxoztarrak ere, publizitate modeloak baizik. Gainera, haietako batzuk errepikatuta agertzen dira eta, aurretik, Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo alkate popularrak
Gallardonconmadrid.es bere webgunean erabili zituen "Nos gusta Madrid. Nos gustas tú" (Madril begiko dugu. Zu begiko zaitugu) leloa zabaltzeko. Izan ere, Yuri Arcrus argazkilari daniarrak erretratatu zituen, Danimarkan eta beste hainbat herrialdetan, eta egun argazkiak hainbat irudi bankutan saltzen dira, "
El Mundo" edo "
Deia" egunkariek otsailean jakinarazi zutenez. Argazkian, muntai originala eta Madrilgo PPrena / © Yuri Arcrus - Madrilgo PP.