Dimara egingo du umeentzako irteera Leioako Euskara Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 18a, 19:44

Leioako Euskara Zerbitzuak irteera berria antolatu du, Txilinbueltaka egitasmoaren barruan. Ekainaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan, egonaldia izango dute neska-mutil leioaztarrek Dimako aterpetxean. Ekimenean parte hartu nahi dutenek hilaren 25era arte izango dute izena emateko aukera, Euskara Zerbitzuan bertan, 42,82 euroren truke. Txilinbueltaka programa 1999 eta 2004 urteen artean jaiotako Leioako ume euskaldunei zuzenduta dago. Argibide gehiago Euskara Zerbitzuan, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairuan; 946 072 576 telefono zenbakian edota euskarazerbitzua[abildua]leioa.net helbide elektronikoan eska daiteke. Argazkian, artaldea Diman / cc-by-nc Txadonak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun