"Getxo gertu" izeneko herritarrentzako lehenengo bi informazio guneak jarri ditu Algortako Telletxe eta Borobia plazetan tokiko Udalak. Guztira, udalerri osoan zehar, era horretako 10 toki jartzea aurreikusi dute. Bihar, ostegunarekin, hirugarrena jarriko dute Bizkaiko Zubiaren ondoan, Areetan. Dispositibo horietako bakoitzak 46 hazbeteko bi pantaila ditu: bata, informazioa kontsultatzeko ukipen-pantaila da; eta bestea, jarraian hainbat eduki aurkeztekoa: albisteak, eguraldiaren iragarpena eta oharrak, esate baterako. Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez, "informazio gune hauen helburua udalerriko merkatari eta enpresa jardueraren dinamizaziorako tresna izatea da". Argazkian, Algortako Telletxe plazan dagoen dispositiboa / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!