Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Emaus kooperatibarekin, alokairuzko bizikleten sistema berria ezartzeko. Gauzak horrela, leioaztarrek urte osoan zehar erabili ahal izango dituzte horiek. Urteko tasa 10 eurokoa izango da. Hala ere, udalerrian erroldatuta ez daudenek 20 euro ordaindu beharko dute. Ekimen horrekin, "Udalak ingurumenaren babesaren aldeko apustua mantentzen du eta jasangarritasuna sustatzen dituzten ekintzak bultzatzen ditu", adierazi dute tokiko arduradunek. Zerbitzu berri horrekin, bidegorrien sareari bultzada eman eta bertan lan egingo duten pertsonen gizarteratzearen alde egingo dute. Izan ere, Leioako Udal Gizarte Zerbitzuak eta Enplegu Sailak elkarrrekin hautatuko dituzte zerbitzu horretan lan egingo duten herritarrak, "beti ere gizarteratze eta laneratzeko arazoak dituztenak", aipatu dutenez. Alokairuzko bizikleta zerbitzua martxan egongo da urteko 365 egunetan, 24 orduz. Argazkian, Leioako txirrinduak alokatzeko zerbitzua Getxokoarekin bateragarria izango da.