Bihar, osteguna, Getxo udalerrirako alkategai euskaldunen arteko hauteskunde eztabaida izango da Uribe Kostako
Koska irratian, FM-ko 108.0n zein on line. Arratsaldeko 1etatik aurrera, Imanol Landa (EAJ), Maitane Nerekan (Bildu) eta Amaia Aparicio (EB) hautagaiek Getxorako dituzten proposamenak kontatuko dituzte uhinetatik. Koskak zabaldu duenez, "zoritzarrez, Nahikari Ayok (Aralar) ezin izango du bertan egon, agenda arazoak direla eta". Ohi bezala, saioa beranduago webgunean eskegi eta hainbat aldiz errepikatuko dute: ostegunean bertan, 22:30ean, eta ostiralean, goizaldeko 1etan, eguerdian eta arratsaldeko 4etan. Igandean, berriz, arratsaldeko 7etatik aurrera, Info7 irratiak prestatutako Hauteskunde Gaua saioa eskainiko dute Koskan. Zuzenean, datu bilketak, analisiak eta ordezkari politikoen balorazioak jarraitu ahal izango dira bertan. Era berean,
Gorliz Irratia Uribe FM-n ere hauteskunde saio berezia izango da igandean, 19:00etatik aurrera.