Ostegun honetan, maiatzak 19, hauteskunde ekitaldia egingo du
Getxoko PPk. Hitzordua 19:30ean jarri dute Areetako Eskoletako edo Ipotxen plazan. Aipatu mitinean Esteban Gonzalez Pons Espainiko PPren Komunikazio idazkariordea, Antonio Basagoiti EAEko popularren presidentea eta Esther Martinez Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaia izango ditu lagun Marisa Arrue alkategaiak. Bestalde, agintea lortuz gero,
Getxo Antzokiaren eraikuntza geldituko lukeela adierazi du gaur PPren tokiko hautagaiak, "proiektua udalerriko benetako beharrizanetara egokitzeko". Alde batetik, inguruko bizilagunak izan ditu aipagai, antzoki berriaren dimentsioak murriztu behar direla esanez. Baina, aldi berean, azpiegitura berriak "Getxoko beharrizan kulturalei erantzunik emango ez diela" adierazi du. Arrueren hitzetan, "ekitaldi handiak hartzeko ez dute balioko instalazioek. Hortaz, bere horretan jarraituko dute udalerriko plazak betetzen dituzten karpek". Argazkian, kanpaina hasieran ere Eskoletako plazan eman zuen mitina Arruek / © Getxoko PP.