Espainiako Barne Ministerioak espetxea jarri nahi du Leioan,
"Deia" egunkariak paperezko edizioko lehen orrialdean albiste nagusi bezala zabaldu duenez. Kazeta jeltzaleak dioenez, Kukularran egongo litzateke kartzela berria, 14.640 metro koadroko orubean, orain arte Espainiako Armadako transmisio zentroa hartu duten lurretan. Barne Ministerioak 300.000 euro baino gehiagotan erosi zion lursaila Defentsari. "Deia" egunkariko kazetariek egindako galderei ez zieten erantzun nahi izan atzo Espetxe Instituzioen iturriek. Baina, espetxe azpiegitura eta ekipamenduaz arduratzen den SIEP sozietateko webgunean Bizkaian gizarteratze zentroa egin nahi dutela
agertzen da. Izan ere, kartzela berria hirugarren graduko erregimenean dauden presoentzat izango litzateke, "Deia"-ren arabera. Hala ere, gaur behintzat ez du lekurik zehazten SIEPek. Argazkian,
espetxeen aurkako jardunaldiak egiten dabiltza Leioako Udondo gaztetxean / cc-by-nc-sa
Break0ut.