Hauteskunde programaren berri emateko asmoz, egunotan kaleetan hainbat panel jartzen ibili da
Sopelako Bildu. Herenegun, hilak 17, Josu Landaluze alkateordeak eta EAJren hautagaiak garbiketa brigada bidali zuen horiek kentzera,
Sopela.net agerkari digitalak zabaldutakoaren arabera. Beraien ustez, "oso urduri" daude tokiko jelkideak. Izan ere, gaurko ekitaldi politikorako, udal jabegokoa den eszenatokia erabiltzeko baimena ukatu zieten orain egun batzuk. "Atrila ere ez dute utzi", gaineratu dutenez. Hala ere, zalantzak dira Sopela.net agerkarikoek "hauteskundeen emaitzekin urduri egon ordez, berriro ere autoritarismoaz jokatzen ote ez diren". Gogoratu dutenez, besteak beste, abenduan, eskupilota partida bi eskainiz berrinauguratu zuten Sopelako udal pilotaleku. Bada, norbaitek sarrerak aurretiaz erosteko interesa bazuen, “
nahitaez Sopelako batzokian erosi behar zituela” salatu zuen tokiko ezker abertzaleak. Argazkian, Sopelako Bilduk kaleetan jarritako panelak / © Sopela.net.