Bitartean, hauteskunde kanpainaren azken egunerako ekitaldi berezia antolatu du Getxoko Bilduk. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, musika, txistorra eta sagardoa, triki poteoa, bertsolariak... eta sorpresa gehiago izango dira, Santa Eugenia plazan hasita. Baina, Uribe Koska eta Erandioko beste herri batzuetan egongo da zer ikusi. Gorlizen ere jai giroan egingo dute kanpaina bukaera, batzeko ordua 19:00etan Iberre plazan jarrita. Azkenik, Erandion, hauteskunde bukaerako mitina egingo dute bihar, 20:00etatik aurrera, Jado kalean.
Bidezabalen egindako ekitaldi politikoa: