Familia ugarien artean 57.000 euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 19a, 21:36

Getxo udalerriko 309 familia ugariari 56.900 euro banatuko dizkie tokiko Udalak, urteko diru-laguntzen deialdiaren barruan. Aurten iaz baino 34 familia gehiagok jasoko dute aipatu laguntza eta, banatu beharreko zenbatekoa, 7.000 euro gehiagokoa izango da. Familia jasotzaileen %56k 18.001 eta 36.000 euroen arteko katastro-balioa du. Horiek 174 familia izan dira eta guztira 31.220 euro jasoko dituzte. Diru kopuru hori, erakunde autonomo batzuen hobariekin eta zerbitzu batzuen murrizketekin batera, familien kideek kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta aisialdiko udal jardueretan parte hartzea dute helburu. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Getxoko Gizarte Zerbitzuen bulegoan, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun