Larunbatean eskola mailako Bizkaiko txirrindulari lasterketa jokatuko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 19a, 21:46
Etzi, larunbatarekin, eskola mailako txirrindulari lasterketa jokatuko dute Sopelan. Aipatu proba Bizkaiko txapelketa osatzen duten 22etako bat da. Bertan 200 ziklista inguruk parte hartuko dute, benjamin, kimu eta haur mailak batuta. Aurten inoiz baino lehiakide gehiago izango dira. Izan ere, normalean parte-hartzaileak 100bat izaten baitira. Ibilbidea goizeko 10:30ean abiatuko dute, Artadi garagardotegitik. Txirrindulari gaztetxoak inguru horretan dagoen 700 metroko zirkuitu itxian arituko direla jakinarazi du Sopelako Udalak. Argibide gehiago hemen eskuratu daiteke (pdf). Argazkian, iaz Berangon egindako Uribe Kostako umeen Bizikleta Festa / © Berangoko Albisteak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun