Algortako Basagoiti Etorbideko 20. zenbakian dagoen Etxe Arrosa edo Etxe Sorgindua argiztatuta egongo da gauez gaurtik aurrera. Getxoko Udalak etxe horretako kanpoaldean 30 argi-proiektagailu jarri ditu gaueko ordu batzuetan etxeko fatxada argiztatzeko. "Horren helburua Getxoko ondare arkitektonikoaren zati bat den udal eraikin paregabe eta babestutako honen edertasuna nabarmentzea da", adierazi dute Udalekoek. Bi eratako proiektagailuak jarri dituzte: batzuk angeluzuzen formakoak, etxeko kanpoko behealdea argiztatzeko; eta besteak zirkulu formakoak, nagusiki lorategi ingurura eta etxeko goiko aldera zuzenduta daudenak. Argiztapen berezi horretan 38.000 euro gastatu ditu Udalak. Argazkian, Etxe Sorgindua zaharberrituta / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!