Hau da Josu Landaluzek nahi duen herri parte-hartzailearen eredua, gazteri pasiboa eta isilarekin. Landaluzek ez du gaztetxerik nahi herrian, Landaluzek ez du gazteon kritikotasuna piztuko duen gunerik bultzatuko, Landaluzek ez ditu gazteen beharrak eta arazoak ase nahi, Landaluzek ez du gune autogestionaturik nahi, Landaluzek ez ditu gazteak entzungo... Baina Landaluze alkate izan nahi du.
Guk beste Sopela batean sinisten dugu, norbanakoen matxinadaren ondorioz sortuko dena, eta zu, zer nolako herria nahi duzu?

Sopelan segurtasun arduradun den Josu Landaluze, azken aldi honetan, gazteriak merezi ez dituen oztopoak jartzen ibili da. Sopela parte-hartzaile bat lortu nahiez harrotzen den pertsona hau, inoiz ez da gazteongana hurbildu beraien interesak ezagutzeko. Guk, gazte asanblada moduan, berarengana joan behar izan ginen Sekeko gaztetxearen 1. urteurrena ospatzeko 22:00etara arteko ordutegi baimena jaso genuenean. Zapatu baten urteurreneko ekimenak 22:00etan bukatu beharraren zergatia galdetu ostean, ordutegia 00.00etan finkatu zen "bat-batean". Bere jarrera oso zorrotza eta itxia izan zen: "Hau da dagoena, eta ez dago beste aukerarik". Eta herritarrak entzuten dituela esaten du! Entzun bai, baina jaramon egin barik! Argazkian, Sekeko gaztetxea / ©