"Euskaldunon eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko zer egingo duten kontuan hartuz" bozkatzeko deitu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 20a, 01:02

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira, euskaldun, euskaltzale eta euskalakari orori zuzendu zaio Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkartea. Adierazi duenez, "urteak daramatzagu, herriko beste eragile batzuekin batera, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eta Getxo euskaldunaren alde". Oraingo honetan, igandeko bozak baliatuta, alderdi bakoitzak zer egingo duen erakutsi nahi izan dute. "Gure eskubideak bermatzeko eta gure helburuak lortzeko zer egingo duten kontuan hartuz bozkatzeko unea" dela aldarrikatu dute Bizarra Lepoanekoek. Argazkian, hauteskunde kanpaina hasietan euskara "siglen eta egoera politikoen gainetik" dagoela adierazi zien alderdiei Sarea Jostenek.

Bizarra Lepoan euskara elkarteak zabaldutako txostena:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun