Sopelako Magiaren Astea abiatuko dute asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 20a, 13:02
Heldu den asteartetik ostiralera, hilaren 24tik 29ra, Magiaren Astea izango da Sopelan. Egun horietan zehar, tokiko gazte zein nagusiek hainbat ikuskizun eta jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Lehenengo egunean, asteartean, "Enseñe magia a sus nietas/os" espainolezko emanaldia eskainiko dute Kurtzio kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Ondoren, 19:30ean, nagusientzako magia tailerra antolatuko dute. Hurrengo egunean, asteazkenean, saioa Jubilatuen Etxean izango da, arratsaldeko 6etan. Biharamunean, Dani Da Ortizek "Magia de cerca" ikuskizuna eskainiko du 21:00etan, Kurtzio kultur etxean, 6 euroren truke. Hilaren 28an, larunbatarekin, eskulan magikoak egingo dituzte 18:00etan, aurrekoaren toki berean, eta 19:30ean, berriz, gazteentzako magia tailerra egingo dute gaztelekuan. Azkenik, 21:00etan, magia ikuskizuna izango da El Tahur y La Florista, Mago Sun, Miguelillo eta Sylvanaren eskutik, 10 euroren truke. Sarrerak ondoko tokietan eros daitezke: Kurtzio kultur etxean, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara; Sopelako udaletxean, 9:00etatik 13:30era eta Sopelarinen, 9:00etatik 13:00etara. Argazkian, kaleko magia ikuskizuna Itzubaltzeta / Romon.
Magiaren Astea maiatzaren 29an, igandearekin, amaituko da. Eguerdiko 13:00etan kaleko magia ikuskizuna garatuko dute herrian zehar. Eta, azkenik, 13:30ean, Kayto magoak haurrentzako magia emanaldia eskainiko du udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun