Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik umeak ekarriko ditu aurten ere Atfal Sahararen aldeko elkarte getxoztarrak, uztaila eta abuztua gure artean igaro dezaten. Gauzak horrela, gaur izango dute udalerriko familiek 7 eta 12 urte arteko neska-mutil horietako bat hartzeko aukera. Ekimen horretan parte hartu nahi duten lagunek aipatu elkartearekin edo Getxoko Udalarekin harremanetan jarri beharko dute. Egitasmo horren bitartez, umeei mediku-azterketa eta elikagai egokiak eskaintzeaz gain, neska-mutil sahararren errealitatea ezagutzeko aukera ematen zaie familia getxoztarrei. Interesatuek informazio gehiago jaso dezakete Atfal elkartean (658 751 359 / atfalgetxo[abildua]gmail.com) edo Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetza Sailean (944 660 017 / lankidetza[abildua]getxo.net). Argazkian, aurreko batean gurera etorritako saharar umeetako batzuk udaletxean egindako harreran.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!