Datorren ostegunean, hilaren 26an, "Maternidad en el contexto migratorio" izeneko solasaldia izango da Algortako Villamonteko kultur etxean. Topaketa arratsaldeko 7etan hasiko da. Bertan Claudia Pedone ikertzaileak parte hartuko du. Aipatu jarduera "Emakumeak kultura arteko elkarrizketan" ekimenaren barruan kokatzen da. Pedone Giza Gegrafian ikertzailea eta doktoreak oso curriculum zabala du, migrazioari, genero harremanei eta familiei lotuta, besteak beste. Gaur egun, Hego Amerikako nazioarteko migrazioak ikertzen ari da; migrazio kateak eta sareak; genero eta belaunaldien arteko harremanak eta baita familia transnazionalak ere. Haurtzaindegi zerbitzua izan nahi duten pertsona interesatuek 944 660 136 telefono zenbakira deitu beharko dute. Argazkian, Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko zinegotzia.