Maskara ebakigarria

Maskara handiagoa eskuratzeko sakatu hemen.
Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen parodia zein herri bazkariak kalean burutzea, informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala, legez kanpoko ekintzak bihurtu dituzte. Gainera, geroz eta jende gehiago, edozein argudio iraultzailetik urrun dagoen pasibotasunean harrapaturik aurkitzen gara, errealitatetik ihes egin nahian etsipenean erortzen garelarik. Eguneroko errepresioaz izuturik, jazarpenen aurrean ezinean jausten gara, borrokatu ordez. Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean eta egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak isilarazten dituztenean, fartsa bat da! Irailean, Bilboko Udalak Espazio publikoaren ordenantza onartu izana, horren adibide garbia da, dagoeneko isunen bidez martxan jarri dutelarik. Argazkia: © Vendetta.Bilbo.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!