Pasa den irailean antolatu zen lehenengo aldiz
Guaitorock izeneko jaialdia, hogei musika taldek jo zutela. Baina parte hartu zutenez gain, hainbat talde kanpoan gelditu ziren. Aurten, Guaitorocken antolatzaileek inori ezetz esan behar ez izateko Maketa Lehiaketa antolatu dute. Lehenengo saioa bihar egingo dute Getxoko
Txorimalo gaztetxean. Bertan, arratsaldeko 6etatik aurrera,
Nafarroa 1512,
Psyko eta
Mala Noche taldeak arituko dira. Haietako batek musika, skate erakustaldiak eta graffitiak bilduko dituen irailaren 16ko finalean jo eta, bertan garaitzekotan, Urdulizko Tio Pete estudioetan maketa grabatu ahal izango luke. Irabazlea publikoaren botoen bidez aukeratuko dute. Datozen finalaurrekoak ekainaren 9an, 16an eta 18an izango dira. Lehenengo biak Bilboko Kukutza gaztetxean eta azkena Itzubaltzeta gaztetxean. Argazkian, iazko edizioaren kontzertuetako bat.