Era berean, Leioako Bilduko kideei "ulertzeko zaila" egiten zaie "sinestea Urkullu eta Zapateroren arteko bileretan gaia jorratu ez dutenik". Alkatearen ezustekoa "ez dirudi oso sinesgarria", koalizioko kideen hitzetan. Bilduren ustez, "Leioa herri morroia izateaz nekatuta dago. Lamiakon makro-haraztegia inposatu nahi digute, Avanzadarekin herriko erdigunearen zatiketa pairatzen dugu; herriaren beharrei erantzunik emango ez dien tranvia pairatuko dugu; metroa eta unibertsitatea lotzea baitu helburu bakarra; metro bera erdigunetik urrun dago, eta Lamiakon, ez lurperatzeak bitan zatitzen du auzoa". Horrelako azpiegiturak eraikitzeko herritarren parte-hartzea exijitu dute, herri-galdeketa bidez. "Leioztarrek erabaki behar dute azpiegitura erraldoi berriak nahi dituzten edo ez", amaitu dutenez.
Leioako Bilduk atzo zabaldutako oharra:
Espainiako Barne sailak Leioan kartzela bat eraikitzeko asmoa duela zabaldu dute komunikabideek. Horren aurrean Leioako Bilduk honakoa adierazi nahi du:
- Egitasmo honen aurka gaude erabat eta atzera botatzeko exigitzen dugu.
- Egitasmo honen inposaketa salatzen dugu, isilpean eta modu ilunean egin dute.
- Leioa herri morroia izateaz nekatuta dago. Lamiakon makro-haraztegia inposatu nahi digute, Avanzadarekin herriko erdigunearen zatiketa pairatzen dugu; herriaren beharrei erantzunik emango ez dien tranvia pairatuko dugu; metroa eta unibertsitatea lotzea baitu helburu bakarra; metro bera erdigunetik urrun dago, eta Lamiakon, ez lurperatzeak bitan zatitzen du auzoa.
- Gisa bereko beste azpiegitura bat instalatzearen aurka gaude erabat; inola ere ez dio herriaren beharrei erantzuten.
- Horrelako azpiegiturak eraikitzeko herritarren parte-hartzea exigitzen dugu, herri-galdeketa bidez. Leioztarrek erabaki behar dute azpiegitura erraldoi berriak nahi dituzten edo ez.
Bestalde, Leioako EAJren hautes-jokaldia ematen duela salatu nahi dugu. Bitxia da berria EAJren kideko izaera duen egunkari batek filtratu izana, hauteskundeetarako egun gutxi falta dela, eta era berean, handik gutxira Udalak eta alkateak oharra ateratzea egitasmoa gelditzeko lan egingo duela esanez. Are gehiago, biharamunean eta abiadura markak hautsiz, Leioako EAJk aldizkaria buzoneatu zuen kartzelaren berriarekin eta haren aurkako jarrerarekin.
EAJren antzerki honek agerian utzi du hauteskundeen arabera jokatu duela eta Pisnosoloko kiroldegia eraikitzeko kudeaketan gertatu irregulartasunak isilarazteko saiakera bat dela. Leioztarrek manipulazio saiakera baldar hau ikusteko gai izango ez direla uste dute.
Era berean, ulertzeko zaila da sinestea Urkullu eta Zapateroren arteko bileretan gai hau jorratu ez dutenik… Alkatearen ezustekoa ez dirudi oso sinesgarria.
Leioako EAJ, Eneko Arruabarrena buru, Lamiakoko makro-haraztegiari agertutako “aurkakotasun” bera erakutsiko ote diote kartzelari? Edo Avanzadaren estaltzeari buruz, egitasmo horien inposaketa eta ondorioen aurrean leioztarren eskubideak defendatzeko jarrera ezdeusa izan da.
Ez daude hautes-antzerkiak ikusteko eta ez dugu nahi kartzelarik!
Leioa ez da morrontza herria, Leioan kartzelarik ez!
Leioako Bilduk zabaldutako bideoa: