SOS Josu jaialdiko antolatzaileen oharra:
Josu Lezana, 31 urte. Kirolaria, bizikleta, eskupilota eta futbolaren maitale, Amaiur taldearen parte izan zen, Eterna heavy taldekoa eta OTko Ainhoaren baxujolea ere. Boluntario moduan Gurutze Gorrian pasa zituen hainbat asteburu eta Ciclos Yurrebason konpontzen zituen bizikletak.
Hainbat zorabio jasan ondoren, zeraman bizitza sustraitik aldatu zen Gurutzetako ospitalean ingresatu zutenetik eta larritasunezko ebakuntza egin ziotenetik, buruan zeukan burmuin-tumorea kentzeko asmoz. Medikuek berme handirik eman ez zuten arren, Josuk ebakuntzatik aurrera atera zen, honek sortu zizkion bigarren mailako efektuetatik ihes egin ezinik. Hoien artean, gorputz erdia paralizaturik utzi dioten hiru burmuin-infartu.
Gorlizko ospitalean denboraldi batez egon ondoren orain bere familiarekin bueltatu da etxera. Buelta hau hainbat zailtasunengatik baldintzatua egon da. Alde batetik Josuk behar duen zaintza bereziagatik eta bestalde, familiarentzat hainbeste gastu ekonomikoa suposatzen duten hesi arkitektonikoak.
Gastu guzti hauei aurre egiteko asmoz, Josuren familiak eta lagunok elkartasun jaialdi bat antolatu dugu maiatzaren 21ean Arrigorriagan.
Jaialdian besteak beste Porrotx arituko da, Amaiur taldeak kontzertu berezia eskainiko du, Jare talde berriak (ex Idi Bihotz) bere lehen kontzertua emango du, Kalte eta Feos Pero Majos, eta egunean zehar sortzaile ezberdinek hartuko dute parte. Berri Txarrak taldeo Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal, Bide Ertzean, Fran eta Zuriñe (Hesian), Aitor Uriarte (ex-Latzen), Deabruak teilatuetan, Gose, Siroka, Sokaide... eta egunean bertan argituko den sorpresaren bat gehiago.