Nire gaurko ardura gainerako 39.999ak zarete, herri honek duen altxorrik handiena. Zuen poltsikotik dirua jarrita politikagintzan jardun, guztia eskaini, sarritan interes pertsonalak helburu kolektiboengatik sakrifikatu, maite duzuena traizionatu baino lehenago itsasontziarekin hondoraino joateko prest egon zareten eta zaudeten omenaldirik gabeko gudari anonimoak, eguneroko inurri langileak. Mila aldiz amestu eta egunero hurbilago dagoen Euskal Herriaren igeltseroak, borroka honen protagonista posible bakarrak.
Domekan lezio berri bat emango diozue herri zahar honi. Eskubide gabeturik, kutsaturik, erdi aroko legendunak bezala mespretxaturik ere boz iraultzailez beteko duzuelako denok dakigun aukera politikoa. Kasu batzuetan, euren urteetako kolaborazio barik gure zapalkuntza ezinezkoa litzatekeen hautagaiei botoa emateko.
Berriz ere frogatuko duzue Europako militantzia politikorik eraginkorrena zaretela.
Zuek barik, ezer ere ez delako sinesgarria.
Fredi Paya bertsolari algortarrak pasa den ostiralean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua
[ ©