Getxorako alkategai euskaldunen arteko eztabaida sarean jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 21a, 20:27

Koska irratiak herenegun burutu zuen Imanol Landa (EAJ), Maitane Nerekan (Bildu) eta Amaia Aparicio (EB) Getxo Udalerako alkategai euskaldunen arteko eztabaida. Nahikari Ayo Aralarreko ordezkariak, baina, ezin izan zuen parte hartu saioan agenda arazoak zirela eta. Gauzak horrela, ordu beteko saioan, besteak beste, honako gaiak izan zituzten aipagai hiru politikariek: enplegua, etxebizitza, gizarte arloa, hiri antolamendua, Gobela ibaiko uholdeak, aparkalekuak, zaborrak, hezkuntza, parekidetasuna, hizkuntz normalizazioa, parte hartzea eta eskubide zibil eta politikoak. Saioa bukatzear zegoela, Algorta erdian izandako itzalaldi batek argindarrik gabe utzi zuen irratia, emisioa mozten. Halere, irratiko kideek bideoa eta audioa berreskuratzerik izan zuten.

Eztabaidaren bideoa (cc-by-sa Koska irratia)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun