Lasaitasuna, normaltasuna eta aspertzea izan dira nagusi gaurko udal eta foru hauteskundeen lehenengo orduetan. Uribe Kostan eta Erandion mahai guztiak ireki dituzte arazo barik, 9:21ean Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Eskualdeko 169.835 biztanleetatik 134.989k baino ez du boto eskubiderik. Hamar udalak kudeatzeko aurkezten diren 63 zerrenden artean aukeratu eta 208 hautes-mahaietakoren batean bozkatu ahal izango dute, 150 zinegotziak nortzuk izango diren erabakitzeko. Alderdiren batek emaitzak zalantzan jartzen ez badu, ekainaren 11n eratuko lirateke udalbatza berriak eta egun berean alkateak aukeratuko lituzkete. Norbaitek Hauteskunde Batzordeak botoak aztertzea eskatuko balu hitzordua uztailaren 1era atzeratuko litzateke. Argazkian, Areetako hautes-mahai bateko presidenteak orain dela lau urte biak agertzen ziren gaur bezalako argazkia erakusten Imanol Landa Getxoko alkateari.