Euskal agiriaz, presoen aldeko pegatinaz eta euskara buruan bozkatzeko eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 22a, 14:48

Gaurko udal eta foru hauteskunde egunean botoa era ezberdinez ematera deitu dute hainbat jendarte eragilek. Etxerat elkarteko kideek euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko pegatina bularrean bozkatzera deitu dute, botoen bidez sakabanaketa politikaren aurka egiteko. Desobedientziaren Bulegoak, berriz, EHNA edota ENArekin bozkatzeko deia luzatu die hautesleei, euskal nortasun agiria "armairutik atera eta gure nortasuna aldarrikatzeko". Bestalde, Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak, Sarea Josten eremu bereko sareak, Euskal Herrian Euskaraz taldeak eta Kontseiluak, ñabardurak ñabardura, burua erabilita hauteskunde emaitza euskaldun eta euskaltzaleak ahalbidetzera deitu dute. Argazkian, Etxerateko kideek / © Etxerat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun