Uribe Kosta eta Erandion gaurko udal eta foru hauteskundeetan orain dela lau urte baino hautesle gutxiago hurbiltzen ari da bozkatzera. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 2etan boto gehien batu dituen udalerria Gorliz izan da, %41,46rekin, 2007an baino %2,87 gehiago. Boto kopurua igo den beste udalerriak Barrika (%36,55etik %40,75era), Leioa (%28,45etik %30,54) eta Plentzia (%38,90etik %39,14ra) izan dira. Hauteslerik nagienak Erandiokoak dira. Bertan, %29,80k besterik ez du bozkatu. Gainontzeko udaletako parte hartze datuak honakoak dira: %33,03 Berangon, %35,63 Getxon, %40,07 Lemoizen, %33,84 Sopelan eta %38,42 Urdulizen. Argazkian, Marisa Arrue popularra Algortan bozkatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!