Imanol Landa Getxoko EAJren alkategaiak gaueko hamarretan hartuko ditu hedabideak Algortako batzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 22a, 20:09

Imanol Landa Getxoko EAJren alkategaiak kazetarien galderei erantzuteko hitzordua jarri du jada. Hauteskundeen emaitzak eskuan, Algortako batzokian izango da gaueko hamarretatik aurrera, komunikabideen eskaerak asetzeko. Bitartean, emaitzen bilakaera bozetarako zabaldu duten bulegoan jarraitzera deitu ditu zaleak Sopelako Bilduk. Gaueko bederatzietatik aurrera izango dira Landa Doktorea eta Eleizalde kaleen arteko kantoiko lokalean, Gambrinus tabernaren ondoan. Tartean, "xanpaina hozten" jarri dute. Azkenik, Lemoizen Arrantzalen bilduko dira iluntzeko 8.30etik aurrera Bildukoak. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon Kaskarria fanfarrea atera da kalera gaurko udal eta foru hauteskunde eguna alaitzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun