Orduak aurrera joan ahala, parte hartzea handituz doa Uribe Kosta eta Erandion, gaurko udal eta foru hauteskundeetan. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, arratsaldeko 6etan boto gehien batu dituen udalerria Lemoiz izan da, %61,45arekin, 2007an baino %0,69 gehiago. Boto kopurua igo den beste udalerriak Barrika (%51,67tik %54,52ra), Getxo (%50,53tik %52,62ra), Gorliz (%52,05etik 56,00ra), Plentzia (%53,72tik %55,98ra) eta Urduliz (%51,99tik %52,48ra) izan dira. Leioaztarrak, ordea, atzean gelditu dira, arratsaldeko 2etako datuekin alderatuta: 2007ko udal hauteskundetan baino %2,01 gutxiagokoa izaten ari da parte-hartzea Leioan (%45,02tik %43,93ra). Hauteslerik nagienak Erandiokoak izaten jarraitzen dute. Bertan, %43,50ak besterik ez du bozkatu. Gainontzeko udaletako parte hartze datuak honakoak dira: %48,41 Berangon eta %47,08 Sopelan. Argazkian, mahai bateko presidentea hautestontziak aldean Algortako San Inazio ikastetxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!