Hauteslekuak 20:00etan itxita zundaketak zabaltzen hasi dira hainbat hedabide. Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk irabaziko lituzke berriro hauteskundeak,
Ipsosek EITBrentzat egindako inkestaren arabera. Hautesleen %36,3ren babesa jasoko lukete jelkideek eta 20-23 batzarkiderekin indar bozkatuena izango lirateke. Hala ere, ez lukete gehiengo osoa izango. Bildu izango litzeteke bigarren indarra lurraldean botoen %21,8rekin. Boto horiei esker, 11-13 ordezkari lortuko luke koalizioak. PSE-EE hirugarren indarra izatera pasatuko litzateke, botoen %16,5 eskuratuta, eta 8 eta 10 batzarkide sozialista izango lituzke. PPk sei edo zazpi batzarkide izango lituzke Bizkaiko Batzar Nagusietan botoen %13,4rekin. Azkenik, EBk botoen %3,2 eskuratuko luke, eta agian batzarkide bat lortuko luke, baina agian bat ere ez. Parte-hartzeari dagokionez, %63koa izango litzateke. Duela lau urte % 60,4koa izan zen.