EAJk gobernatuko du datozen lau urtetan Lemoiz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 22a, 23:59
Botoen %100 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu udal hauteskundeak Lemoizen. 346 boto (%55,01) eta 5 eserleku lortu dituzte jelkideek. Atzetik, 255 boto (%40,54) eta 4 zinegotzi eskuratu ditu Bilduk. Aurkeztu diren beste bi alderdiek, PPk eta PSE-EEk, 13 boto baino ez dituzte eskuratu. Gauzak horrela, Unai Andraka izango da Lemoizko alkatea hurrengo lau urteetan. Maria Asun Salazar, Antxon Abaroa, Francisco Madariaga eta Igotz Zubizarreta izango ditu lagun. Bilduk, berriz, Iratxe Ouro, Jose Ramon Mentxaka, Olatz de Quadra eta Iosu Alberdi izango ditu ordezkari. Orotara, 635 lemoiztarrek eman dute bozka: %75,51ekoa izan da parte hartzea. Argazkian, boto paperak gaurko hauteskunde egunean.
Udal hauteskundeen emaitzak Lemoizen
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun