Barrikan boto bateko aldea atera dio Bilduri EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 00:10

Guztira, 871 barrikoztarrek bozkatu dute gaurko udal hauteskunde egunean, parte-hartzea %72,28an jarriz. Euzko Alderdi Jeltzalea izan da alderdirik bozkatuena, 263 boto (%30,51) eta 3 zinegotzi eskuratuz. Hala ere, ez dio alde handirik atera bigarren indarrari. Bilduk jelkideek baino boto bat gutxiago eskuratu du, eta beste 3 zinegotzi. Egungo alkate Juan Jose Ezpeleta Perez jelkideak bultzatutako iBarrika alderdiak, berriz, 157 boto (%18,21) irabazi ditu eta bi zinegotzi. Azkenik, Berdeek eserleku bat lortu dute, babesa eman dieten 74 herritarrei (%8,58) esker. Argazkian, boto paperak gaurko hauteskunde egunean.

Udal hauteskundeen emaitzak Barrikan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun