Orotara, 11.264 erandioztarrek bozkatu dute gaurko udal hauteskunde egunean, parte-hartzea %58,51n jarriz. Euzko Alderdi Jeltzalea izan da alderdirik bozkatuena, 4.531 boto (%40,97) eta 10 zinegotzi eskuratuz. Hala ere, ez du aurreko legegintzaldian bezala gehiengon osorik izango, bi ordezkari galdu dituelako. Atzetik PSE-EEk 2.236 boto (%20,22) eta 5 zinegotzi lortu ditu. Bildu, berriz, hirugarren indar bilakatu da Erandion, 2.112 herritarrek (%19,10) emandako babesari esker. Lau eserleku izango ditu koalizioak. Azkenik, PPk bi zinegotzi izango ditu, jasotako 1.108 botoei esker. Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute bozka nahikorik batu ordezkaririk izateko: 495 (%4,48) eta 271 (%2,45) boto, hurrenez hurren. Argazkian, 14 urteotan Erandioko alkatea izan zen Mikel Arieta-Araunabeñaren lekukoa hartu zuen Goikouriak, azken hori Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialeko Zuzendaritzara lekuz aldatu zelako.