Leioan bigarren indar bilakatu da Bildu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 00:41

Leioan 14.556 herritarrek bozkatu dute, parte hartzea %61,18an jarriz. Euzko Alderdi Jeltzalea izan da indarrik bozkatuena, 5.502 boto (%38,64) eta 9 zinegotzi eskuratuz. Ordezkari bat galdu dute jelkideek. Bildu ere indartsu agertu da gaurko bozetan, 2.462 boto (%17,29) eta 4 eserleku lortuz. PSE-EEk izan du galerarik handiena: batutako 2.402 botoekin (%16,87) bi zinegotzi gutxiago, lau, izango dituzte tokiko sozialistek. Gainera, bigarren indar izatetik hirugarrenera igaro dira. PPk, ordea, zeuzkan 3 eserlekuei eutsi die, 2.129 herritarrek (%14,95) babesa eman baitiote. Bere aldetik, Ezker Batuak zinegotzi bati eusterik baino ez du izan, 810 botoekin. Argazkian, maiatzaren 13an ekitaldi politikoa egin zuen Sakoneta kiroldegian Leioako Bilduk / cc-by-sa Bildu.

Hauteskunde emaitzak Leioan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun