EAJ eta Bilduren arteko zinegotzi berdinketa dago Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 00:55
Botoen %100 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu udal hauteskundeak Urdulizen. 831 boto (%42,40) eta 5 eserleku lortu dituzte jelkideek. Atzetik, zinegotzi kopuru berbera eskuratu du Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta hautagai independenteek osatutako Bildu koalizioak; EAJk baino 125 urduliztar gutxiagoren babesa jaso duen arren. 706 boto (%36,02) batu ditu Bilduk. Gauzak horrela, PSE-EEk izango du azken hitza talde bat edo bestea Udalaren agintean jartzeko orduan. Tokiko sozialistek 147 boto (%7,50) eta zinegotzi bat eskuratu dute. Argazkian, Urduliz.
Hauteskundeen emaitzak Urdulizen

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun