Sopelan indar bozkatuena izan da Bildu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 01:11
Orotara, 6.360 sopeloztarrek bozkatu dute gaurko udal hauteskunde egunean, parte-hartzea %64,03an jarriz. Bildu izan da herritar gehiagoren babesa jaso duen indarra, 2.251 boto (%36,11) eta 7 zinegotzi lortuz. Eusko Alderdi Jeltzaleak 221 boto gutxiago eskuratu ditu, 2.030 bozka (%32,57) guztira. Hala ere, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta hautagai independenteek osatutako ordezkari kopuru berbera izango dute jelkideek. Atzetik geratu dira PSE-EE eta PP. Tokiko sozialistek 594 boto (%9,53) eta bi zinegotzi bereganatu dituzte; eta popularrek 427 boto (%6,85) eta zinegotzi bakarra. Argazkia: cc-by-sa Bildu.
Hauteskundeen emaitzak Sopelan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun