Getxoko alkatetzara heltzeko zinegotzi nahikorik ez daukate PPk eta PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 01:26

Getxo udalerrian 43.499 herritarrek bozkatu dute, parte hartzea %67,72an jarriz. Euzko Alderdi Jeltzalea izan da indarrik bozkatuena, 14.182 boto (%32,92) eta 10 zinegotzi eskuratuz. Marisa Arrue zuzentzen duen alderdiak, ordea, ordezkari bat galdu du: PPk 12.978 boto (%30,13) eta 9 zinegotzi lortu ditu. Baina, galerarik handiena PSE-EEk nozitu du. Luis Almansa buru, eserlekuen erdia bidean utzi dute tokiko sozialistek: 4.170 boto (%9,68) eta 2 zinegotzi eskuratu dituzte. Hain zuzen ere, Bildu koalizioak kendu dio hirugarren postua PSE-EEri, 7.048 boto (%16,36) eta 4 zinegotzi lortuz. Horrenbestez, PPk eta PSE-EEk alkatetzara heltzeko akordiorik egingo zuten beldurra uxatu du Imanol Landa jelkideak. Zinegotzi kopuru nahikorik ez daukate konstituzionalistek. Argazkian, Landa lortutako emaitzekin pozik.

Hauteskundeen emaitzak Getxo udalerrian

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun