Berangon gehiengo osoa galdu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 01:40

Botoen %100 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu udal hauteskundeak Berangon. 1.176 boto (%35,80) eta 5 eserleku lortu dituzte jelkideek. Hala ere, EAJk ez du gehiengo osorik izango, 3 ordezkari galdu baititu. Atzetik, 1.005 boto (%30,59) eta 4 zinegotzi eskuratu ditu Bilduk. Alderdi Popularrak, berriz, 460 herritarren babesa (%14,00) izan du, zeuzkan bi eserlekuei eutsiz. Ezker Batuak ere ez du zeukan ordezkaritza galdu: 209 boto (%6,36) eta zinegotzi bat lortu ditu. PSE-EEk, ordea, erdira jaitsi du bere ordezkaritza: 355 boto (%10,81) eta zinegotzi bat. Orotara, 3.365 berangoztarrek eman dute bozka: %64,80koa izan da parte hartzea. Argazkian, Anabel Landak jaso du babes gehien Berangon.

Hauteskundeen emaitzak Berangon

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun