Bilduk erabaki lezake Gorliz eta Plentziako alkateak nortzuk izango diren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 02:00

Plentzian estua izan da tokiko independenteen eta EAJren arteko lehia. Sei botoen aldea atera diete jelkideei lehenengoek, 855 bozka (%34,43) eta 4 zinegotzi eskuratuz. Ordezkari kopuru berbera lortu du EAJk, 849 boto (%34,19) batuz. Bildu, berriz, indartsu heldu da udal plentziarrera, 531 boto (%21,39) eta 3 eserleku irabaziz. Gauzak horrela, koalizioaren eskuetan egon liteke alkatea nor izango den erabakitzea. Gorlizen ere paretsu izan dira emaitzak. Aipatu itsas hiribilduan, baina, EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 1.108 boto (%36,40) eta 5 zinegotzi eskuratuz. Atzetik, 958 boto (%31,47) eta 5 ordezkari lortu dituzte Gorlizko Independenteek. Bilduk, berriz, 683 boto (%22,44) eta 3 eserleku irabazi ditu.

Hauteskunde emaitzak Gorlizen



Hauteskunde emaitzak Plentzian

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun