Udal eta foru hauteskundeetako boto zenbaketen arabera, Bildu koalizioak gaur ordezkaritza handia jaso du Hego Euskal Herriko erakundeetan. Udaletan 320.000 boto inguru jaso ditu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietan botoa asko jaso ditu, batik bat azken horretan, indar bozkatuena izanik. Hego Euskal Herriko zinegotzi guztiak elkartuta, Bildu da kopuru handiena lortu duena: 1.133. EAJk 861 lortu ditu. PSE-EE-PSNk 473 lortu ditu, UPNk 321, PPk 210 eta Aralarrek 108 (NaBai2011ren 70ak gehituta). Bizkaian, EAJk 22 batzarkide izango ditu. Bildu bigarren indar politikoa da, 12 ordezkari lortuta. PSE-EEK 9 izangoditu, eta PPk, zortzi. Ezker Batuak eta Aralarrek, hurrenez hurren 20.000 eta 15.000 botorekin, ez dute ordezkaritzarik izango. Argazkian, babes gehien jaso du Jose Luis Bilbao getxoztarrak.