Atzerritartasun Legeari buruzko informazioa emango dute asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 23a, 19:57

Etzi, asteazkenarekin, Atzerritartasun Legeari buruzko saio informatiboa egingo du Algortako Villamonteko kultur etxean Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzarekin batera. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute. Bertan, tokiko arduradunek jakinarazi dutenez, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan legeak duen eragin praktikoa argituko dute. Horretaz gain, honako puntu hauek jorratuko dituzte: atzerritartasunaren gaineko araudia; bizitzeko eta lan egiteko baimenak; atzerriko pertsonen kontratazioa; eta pertsona komunitarioen araudia. Hitzaldia etorkinei zein bertokoei zuzenduta dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean, obrak hasi aurretik / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun