Ostegun honetan, hilaren 26an, Kilian Jornet mendi korrikalariak "Correr de sol a sol" izeneko hitzaldia emango du Sopelako Kurtzio kultur etxean (Mendieta, 11), 19:00etatik aurrera. Bertan, joan den urtean egindako lasterketak eta erronkak aztertuko ditu entzuleen aurrean kirolariak. Jornet 1987ko urriaren 27an Sabadell hirian jaiotako eskiatzaile eta mendi korrikalaria da. Bere aita mendi-gidaria eta Cerdanya eskualdean dagoen Cabeza de Reguera mendi-aterpeko zaindaria da. Ama, berriz, mendi kiroletako irakaslea da eta, gaur egun, Kataluniako Eski Teknifikazio Zentroko etorkizun oparoko gazteen ardura du. Kilian Jornetek, bere aldetik, azken urteotan zehar hainbat sari irabazi ditu eta, 2004ean, maila altuko kirolari izendatu zuen Kiroletako Kontseilu Katalanak. Argazkian, Uribe Kosta eskualdeko itsaslabar eta hondartzetan barrena egiten den Forum Sport Kosta Trail lasterketan parte hartu izan du Jornetek / ©
Barrika.net.